XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero jaiki da, aseturik, eta ni hain lehertua, hain zehatua eta ezereztua esnatu naiz non mugitu ere ezin bainintzen.

Honek beste egun batzuetan segitzen badu, hemendik joanen naiz atzera ziur aski.

Uztailak 5.- Ezagumena galdu ote dut?

Lehengo gauean gertatutakoa, lehengo gauean nik ikusitakoa hain da harrigarria. non burua zorabiatzen hasten baitzait horretaz gogoratzen naizenean.

Orain gau oro egiten dudan bezala, atea giltzaz itxi nuen; gero. egarriak nengoela eta baso-erdi bat ur edan nuen.

Halabeharrez. bonbila kristalezko tapoiraino beteta zegoela erreparatu nuen.

Hurrena ohean sartu eta neure lo beldurgarri horietako batean erori nintzen.

Horrela egon bainintzen harik eta bi ordu ingururen buruan inarrosaldi oraindik lazgarriago batek askatu ninduen arte.

Pentsa ezazu lo zaudela, erail egiten zaituztela eta hantxe esnatzen zarela biriketan aizto bat sartuta daukazula, odolez blai arnasarik hartu ezinda, azken hatsetan, hiltzera zoazela eta deusik ere konprenitu gabe, horregatik;